Musika eskolak Santa Zeziliarekin hasiko ditu XX. urteurreneko ospakizunak

plaentxia_com 2009ko aza. 19a, 14:47

Kukumixok umeendako jolasak egingo ditu herriko frontoian. Gero, bazkari herrikoia eta disko festa egongo da.

 
 
 
 
 
 
 
Azaroaren 22a Santa Zezilia eguna da, musikarien patroia. Aurten gainera, urte garrantzitsua da herriko musika eskolarendako, hogei urte betetzen baititu. Horren harira, zapatu honetan, Santa Zezilia bezperan, urteurren jaia ospatzeko "Santa Zezilia festa" egingo dute. 
 
SANTA ZEZILIA FESTA ZAPATUAN
-Goizeko 11:00etan, Musika Mundua izenburupean jolasak egingo dituzte herriko frontoian Kukumixorekin. 
-Eguerdiko 12:15ean, eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Parrokiako aretoan eta bazkal aurretik, kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar trikitixak lagunduta. 
-Eguerdiko 14:30etan bazkari herrikoia egingo dute kiroldegiko frontoian. (Bazkarirako txartelak Musika Eskolan eta Iratxo goxodendan eskuratu daitezke).
-Eguna amaitzeko, arratsaldeko 17:00etan disko festa izango da herriko txikienendako.
 
XX. urteurreneko gainontzeko ospakizunek datorren urtean jarraituko dute.
 
ABESBATZAREN KONTZERTUA
Zapatuan Soraluzeko abesbatzak kontzertua eskainiko du eliza atarian iluntzeko 20:00etan. Kontzertuaren ostean, Txurrukan afalduko dute eta antolatzaileek abesbatzan ibilitako kide ohiak ere gonbidatu nahi dituzte afarira.