15 urte bete dira Angel Irazabalbeitia "Txorta" erail zutenetik eta baita Lourdes Txurruka soraluzetarra espetxeratu zutenetik ere. Egun, soraluzetarra Huelvako espetxean dago eta duela astebete jakin genuen Gara egunkariaren bitartez, bertako preso politikoak itxialdian daudela, senideek jasaten duten jazarpena salatzeko. Irakurri berria hemen.
Horrela, gaur bere askapena eskatuko dute arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrian. Ondoren, gaztetxean Joxean Agirre idazleak "Ertzaintzaren bilakaera errepresiboa" izeneko hitzaldia emango du arratsaldeko 19:30etan.
Zapatuan, Bergarako Ezker Abertzaleak antolatuta Omenaldia egingo zaie Txurruka eta Txortari Basalgon, eguerdiko 12:00etan. Arratsaldeko 19:00etan beste ekitaldi bat izango da Soraluzen, Plaza Barrian.