Aurtengo Gaztañerre azoka giro paregabean joan zen. Eguraldi ederra egin zuen eta asko izan ziren Soraluzera hurbildu zirenak. Goizetik ibili zen jendea azokan, ganadua, baserriko produktuak zein artisauen eskulanak, batzuek ikusi eta beste batzuek erosten. Pil-pileanek ere izan zuen bere txokoa; talo postua goizetik eguerdira izan zuen, baita elkarteko produktuen salmenta postua ere eta Galtzagorri Jai Batzordea ere karpan lanean izan zen.
Argazki guztiak MEDIATEKAN daude. Egin klik eta ikusiko dituzu!
Urtero legez, azokako posturik dotoreenak saria jaso zuen eta Lezarri baserria izan zen irabazlea. Bigarren, Arizaga baserrikoen postua eta hirugarren Arritxa baserriarena.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
Irudian azokako postu batzuk.
Bestalde, baserritar omenduak Iturriaga baserriko Juanita Gisasola eta Ernizketa baserrriko Lander Lakuesta izan ziren.
{mosimage} |
Omendu guztien talde argazkia.
Pil-pilean Euskara Elkarteak apostua antolatu zuen. Bi kalabazen pisua asmatzen zuenak azokako produktuez osatutako otarra irabaz zezakeen eta bi izan ziren pisua atzeman zutenak: Oskar Elizburu eta Mikel Calvo-k 84 kiloko pisuko kalkulatu zuten; bi kalabazen pisuen batura zehatza 84'300 kg-koa zen. Apostuetatik ateratako dirua euskara elkarterako izango da.
{mosimage} |
Mikel Calvo apostua egin zuen unean.
ZORIONAK BERAZ SARITU GUZTIEI!!!