Zazpi soraluzetarrek igo zuten Karakatera

plaentxia_com 2009ko aza. 17a, 11:41

Aurten 58 lagunek hartu dute parte Morkaiko Mendi Elkarteak antolatutako Karakatera igoeran.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Pasa den zapatuan jokatu zen Karakatera igoera inoizko parte hartze handienarekin, 58 lagunek egin zuten antxintxika. Igoeraren irabazleak Oier Ibarbia (30:47) eta Nerea Amilibia (35:48) izan ziren.
 
Herriko zazpi kirolarik hartu zuten parte lasterketan. Soraluzetar azkarrena, Zigor Alberdi izan zen, 33:09-ko denborarekin.  Bestalde, azken metroak aurpegi onenarekin egiten zituenak saria jaso du aurten; azkenean bi izan dira sarituak, Imanol larrañaga eta Javier Hernanadez.
 
Hona hemen soraluzetarren postua eta egindako denbora:
 
12
Zigor Alberdi
33:09
22
Mikel Hernandez
36:23
26
Jokin Martinez
37:00
34
Zigor Esnaola
38:09
48
Iker Torrientes
43:00
52
Luis Ariznabarreta
45:34
57
Mikel Elizburu
48:44
 
ElgoiBARREN.net-en igoerako bideoa ikus daiteke: ikusi
 
{mosimage} 
{mosimage}
 
Partehartzaile soraluzetarrak.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Azken metroak aurpegi onenarekin egiteagatik sarituak. 
 
{mosimage} 
 
Saritu guztiak taldean.
 
Herriko futbol taldeek asteburu kaxkarra
 
Sorako futbolariek ez dute asteburu oso ona izan. Hiru taldeek galdu egin dute eta ez dute punturik lortu.
 
Erregionalak Antzuolaren aurka 4-3 galdu zuten. 12 punturekin hamabigarren daude, Zumaia liderrarengandik 8 puntura. Datorren asteburuan Ilintxaren aurka neurtuko dira.
 
Kadeteek Elgoibarren aurka 1-0 galdu zuten. 8 puntu dituzte eta sailkapenean seigarren daude. Lagun Onak dago lehenengo 27 punturekin. Hurrengo jardunaldian, Ikasberriren aurka neurtuko dira.
 
Jubenilek jaso zuten gol sorta handiena. Eibartarraken aurka 1-10 galdu baitzuten. Amaikak Bat dago sailkapenaren buruan 24 punturekin, Sorakoengandik urrun samar. Hurrengo partidua Aretxabaleta B-ren aurka jokatuko dute.