Zapatu goizaldean Ertzaintzak murala egiten ari ziren lau lagun identifilkatu zituen

plaentxia_com 2009ko aza. 16a, 12:26

Hilaren 24an epaiketa izango dute Eibarren fatxada desitxuratzea leporatuta.

 
 
 
 
 
 
 
Barixaku gaueko 1:30etan Ertzaintzak zubian mural bat egiten ari ziren lau lagun indetifikatu zituen. Ondorioz, azaroaren 24an eipaketa izango dute Eibarren, "fatxadaren desitxuratzea" leporatuta.
 
Fatxada pintatzen ibili ziranen arabera, "hormigoi tristearen lekuan bista alaituko zuen marrazki eta aldarrikapenak" egin nahi zituzten. 
 
{mosimage} 
 
 
Enkarteladan ere identifikatuak
Barixakuan Ertzaintzak presoen aldeko enkarteladan zeuden presoen senideak identifikatu zituen eta presoen argazkiak kendu zizkieten.
 
{mosimage} 
 
 
Soraluzetar bat  errekonozimendu mahai batean figurante
Horrez gainera, barixaku gabean 23:00ak aldean, bi ertzain Erregetxean zeuden hiru lagunengana hurbildu ziren. Azaroaren 27an Bergaran egingo den "errekonozimendu mahai batean figurante" jarduteko zitazioa eman zioten lagunetako bati, "30 urteko beltzaranak behar zituztela eta dena tramite administratibo hutsa zela" argudiatuta. Hiru pertsona horietatik bi marrokiarrak ziren eta bat soraluzen jaioa. Azkenean, Ertzainekin berba egin ostean, zitazioa soraluzetarrari bakarrik egitea adostu zuten. 
 
Zitazioa jaso duen soraluzetarrak adierazi digu, "dena oso arraroa izan zela, Ertzainek oso gauza normala dela errepikatu arren". Horregatik, Bergarako Ertzain Etxean kexa bat aurkezteko asmoa agertu du zitazioa jaso duen soraluzetarrak.