Eraikuntza naturalari buruzko dokumentala emango dute gaztetxean

plaentxia_com 2009ko aza. 12a, 15:12

Ordu berean, 19:00etan, izango da talo ikastaroa Ibai-Eder elkartean.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaztetxeak ere bere egitaraua prestatu du gaztañerrerako. Gaur, arratsaldeko 19:00etan "El barro, las manos, la casa" Gustavo Marangoniren bideo emanaldia izango da. Bertan Jorge Belanco konstruktorea ageri da, eraikuntza naturalari buruz hitz egiten. Informazio gehiago hemen eta bideoaren zatitxo bat hemen.

Ordu berean, AEK-ko kideek talo ikastaroa emango dute Ibai-Eder elkartean.
 
Bihar, Gaztañerre azokaren egunean, postuak ipiniko dituzte gaztetxe aurrean. Eguerdian ortua eraikitzeko "Danok ortua eraikitzera!" deialdia egin dute, kiroldegi parean. 14:30etan berriz, gaztetxean babajana izango da.