Atzo jokatu zen Behobia-Donostia lasterketaren 45. edizioa. Eguraldia gaiztotuta zetorren aurreko egunetik eta halaxe jarraitu zuen domekan ere. Hala ere, herriko bederatzi kirolarik hartu zuten parte atzoko lasterketan eta baita amaitu ere. Mutiletan azkarrena Anartz Mujika izan zen, 1:17:03-ko denbora eginda. Emakumeetan soraluzetar bi izan ziren; lehenengoa Maialen Galarraga izan zen eta 1:41:29ko denboran egin zituen 19,9 km-ak.
Hona hemen antxintxikan egin zuten soraluzetarren denbora:
Anartz Mujika |
1:17:03 |
Jose Angel Gamazo |
1:22:57 |
Unai Ormazabal |
1:39:49 |
Asier Rodriguez |
1:40:17 |
Maialen Galagarraga |
1:41:29 |
Aitor Leturiondo |
1:42:50 |
Alberto Arizaga |
1:44:25 |
Jesus Uzin |
1:45:22 |
Mikel Elizburu |
1:46:12 |
Moises Arantzeta |
1:49:20 |
Olatz Larreategi |
2:02:51 |
Sailkapen ofiziala kontsultatzeko klikatu hemen.
Laskurainen eta jubenilen garaipena
Aritz Laskurain pilotari soraluzetarrak hainbeste itxarondako garaipena eskuratu zuen pasa den zapatuan Urretxun. Xalarekin bikote, Aritz Lasa eta Pascuali gainjarri zitzaien.
Xala-Laskurain 22
Aritz Lasa-Pascual 16
Bestalde, herriko futbol taldeek euren zortzigarren jardunaldia jokatu dute joan den asteburuan. Kadeteen partidua ez zen jokatu, Erregionalek hutsean berdindu zuten eta Jubenilek hiru puntuak eskuratu zituzten.
Erregionalek hutsna berdindu zuten Lagun Onaken aurka. Horrela, hamargarren daude 12 puntu bilduta. Elgoibar liderrarengandik zazpi puntura. Datorren jardunaldian Antzuolari irabazten saiatuko dira.
Jubenilek Bergararen aurka 2-5 irabazi zuten. Hiru puntuak eskuratuta, bosgarren daude, 7 punturekin. Lagun Onak sailkapenaren goikaldean, 24 punturekin dago, nahiko urrin beraz. Hurrengo neurketa Eibartarrak-en aurka neurtuko dira.