Herriko hogei gazte inguruk hartu zuten parte
zapatuan San Andresen egin zuten egun osoko topaketan. Nahiz jaiotzez
baserritar zirenak gutxiengoa ziren, %10 inguru, horietatik
gehienak baserrian bizi dira gaur egun.
Goizeko 10:30etan hasi zuten Topaketa
Aritz Soduperen baserrira egindako bisitarekin. Bien bitartean, San
Andresen gelditu ziren lagunek bazkaria prestatu zuten (porru patatak,
azalorea eta sagar konpota). Bazkaldu ostean, "Txorixak galduta
egozenian" izeneko baserriaren inguruko bideoa ikusi zuten lokal
sozialean. Horren ostean, bueltan bueltan jarrita baserri munduaren
arazo eta aukeren inguruan jarduteko mahaingurua egin zuten. Besteak
beste, elkar ezagutu eta elkarren berri jakitearekin batera
etorkizunean elkarrekin egin ditzaketen kontuen inguruan ere jardun
zuten.
Afaldu eta Marinaledari (Sevillako herria) buruzko
dokumentalarekin eman zioten amaiera egunari. Epe motzean berriz
elkartzeko asmo eta gogoz gelditu ziren gazteak.