Mankomunitateak konpostagailuak herritarren esku ipiniko ditu

plaentxia_com 2009ko aza. 6a, 12:31

Hilaren erdialdera arte izena emateko aukera egongo da.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Debabarreneko mankomunitateak 140 konpostagailu ipiniko ditu bailarako birziklapen hondakinak murrizteko. Kanpaina hau, etxean ortua, lorategia edo konposta bera egiten dutenei zuzenduta dago. 
 
Azaroaren erdialdera arte eman ahalko da izena Mankomunitatera deituz, 943 700 799 telefonora eta norberaren datu pertsonalak eman. Gero, bilera bat egingo da interesatu guztiekin konposta zela egiten den ikasteko eta gaiaren inguruan zalantzak argitzeko. Behin martxan dagoela, mankomunitateak konpostagailuen jarraipena egingo du.
 
Konposta gai organikoez egiten da eta hondakinak murrizteko beste modu bat da. Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuko biztanleek konposta sortzeko aukera izango dute.