Mankomunitateak konpostagailuak ipiniiko ditu herritarren esku

plaentxia_com 2009ko aza. 6a, 12:27

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Debabarreneko mankomunitateak 140 konpostagailu ipiniko ditu bailarako birziklapen hondakinak murrizteko. Kanpaina hau, etxean ortua, lorategia edo konposta bera egiten dutenei zuzenduta dago. 
 
Izen eman nahi duenak Mankomunitatera deitu behar du, 943 700 799 telefonora eta bere datu pertsonalak eman. Gero, bilera bat egingo da ineteresatu guztiekin konnposta zela egiten den ikasteko eta zalantzak argitzeko. Behin martxan dagoela, mankomunitateak konpostagailuen jarraipena egingo du zelako konposta egiten den ikusiko du.
 
Konposta gai organikoez egiten da eta hondakinak murrizteko beste modu bat da. Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikuko biztanleek konposta sortzeko aukera izango dute.