Bihar jokatuko da V. Antxintxika Krosa

plaentxia_com 2009ko urr. 30a, 14:16

Bihar ere izena eman ahalko da 15 euroren truke. (Argazkian iazko krosa hasi aurretiko momentua)

 
 
 
 
 
 
 
Aurreko edizioen ostean aurten bost urte beteko ditu Antxintxika Krosak. Froga hau Bergarako Antxintxika triatloi taldeak antolatzen du Soraluzeko Udalarekin elkarlanean.
 
Korrikalariek Soraluze eta Bergara arteko 10 kilometroak egin beharko dituzte. Iazko proban lau soraluzetarrek egin zuten antxintxika, ea aurten jende gehiago animatzen den!
 
Oraindik izena eman ez dutenek, bihar izango dute horretarako azken aukera krosa hasi aurretik. Bakarka doanak 15 euro ordainduko ditu, taldean berriz, 35 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.