Zortzi soraluzetar omendu dituzte Elgetan odol-emaleen batzarrean

plaentxia_com 2009ko urr. 27a, 15:07

Debagoienako eta Debabarreneko odol emaleak saritu dituzte. (Argazkia Jose Luis Alkorta)

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iragan domekan debabarreneko odol emaleak omenduak izan ziren urtero legez. Aurten ordea, Elgetan ospatu zen batzarra eta omenduen artean zortzi soraluzetar izan ziren: Elias de Castro, Santiago Dominguez, Itziar Gantxegi, Tomas Ramos, Josefina Tesouro, Rosa Zubizarreta, Mercedes Miguelez eta Itziar Ezenarro.

{mosimage}
 (Argazkia Jose Luis Alkorta)
 
Eguna 12:00etako mezarekin hasi zuten. Horren ostean Espaloia Kafe Antzokian bazkaldu zuten 150 pertsona inguruk. Bukatzeko, omenduek diploma, intsignia eta ziurtagariak jaso zituzten eta gero dantza giroa izan zen.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.