Pasa den asteburua nahiko petrala izan da herriko kirolariei dagokionez. Joseba Garcia Urrakira igoeran erretiratu egin da, erregional, kadete eta jubenilek ez dute lortu punturik eta Aritz Laskurainek galdu egin du Eibarko Astelenan.
AUTOMOBILISMOA
Asteburu honetan automobilismoko Euskadiko Mendi Txapelketa izan da Urrakin. Bertan parte hartu zuen Joseba Garcia gidari soraluzetarrak. Txapelketako azken proba izan zen atzo baina Garciak ez zuen igoera amaitzerik lortu. Iñigo Martinez izan ziren igoeraren irabazlea, Barqueta Silver Car S2 autoaz 3:15,652,,-ko denbora eginda.
Horrela, txapelketa orokorraren irabazlea Aitor Zabaleta da, bigarren Ruben Nogueiras eta hirugarren Alberto Alonso. Joseba Garciak bederatzigarren postuan amaitu du txapelketa.
PELOTA
Aritz Laskurainek atzo jokatu zuen Eibarko Astelena pilotalekuan. Olazabalekin bikote, 22-19 galdu zuten Del Rey eta Goñi III.aren aurka.
Del Rey-Goñi III 22
Olazabal-Laskurain 19
FUTBOLA
Zapatuan, erregionalek 0-3 galdu zuten Anaitasunaren aurka. Sailkapenean behera egin dute, bosgarren daude 11 punturekin, lidergoari eusten dion Zumaiagandik hiru puntura. Hurrengo jardunaldia datorren urriaren 31n izango da eta Elgoibarren aurka neurtuko dira.
Kadeteek 8-2 galdu zuten Anaitasunaren aurka. Hauek ere bosgarren daude, 7 punturekin taularen erdialdean. Datorren astean Urki eibartarren aurka jokatuko dute.
Hirutik hiru, jubenilek ere galdu egin baitzuten 2-10 Amaikak Baten aurka. Zazpigarren sailkapenean, 4 puntu baino ez dituzte batu eta azkenaurren daude, Bergara baino ez dute atzetik puntu bakar batekin. Datorren partiduan Lagun-Onaken aurka jokatuko dute.