Arturo Andrade (Allariz, 1956), artista polifazetikoaren eskulturak Oreka Art aretoan ikusi daitezke azaroaren 1era arte. Artea modu anitzetan lantzen duen artista da Andrade. Margolaria eta eskultorea izateaz gain, buztina lantzen du eta luthergintzan ere aditua da.
Elgoibarren bizi den galiziarrak munduko erakustareto entzutetsuenetan eduki ditu bere lanak ikusgai, besteak beste Tokyoko Ginza Towa Gallery-n edo New Yorkeko Paula Barr Gallery-n.
Soraluzeko Oreka Art aretoan eskulturan egindako lana gertutik ezagutu ahalko da datorren azaroaren 1a bitartean.
Oreka Art aretoko ordutegia:
Astelehen-Barixakua, 18:30-20:30
Zapatua-Domeka, 12:00-14:00
Bere lanaren adibideak bere web gune pertsonalean ikusi daitezke: www.arturoandrade.com