Lau atxilotu ustez Soraluzeko enpresa batean lapurtzea leporatuta

plaentxia_com 2009ko urr. 23a, 16:01

Ertzaintzak goizaldeko 4:30etan gainkarga zeraman furgoneta bat atzeman du. Ibilgailuak zeraman materiala atzo Soraluzeko enpresa batean salatutako lapurretarekin lotu du. 

 
Gaur goizaldeko 4:30etan Ertzaintzak A-8 autopistatik N-634 errepiderantz, Galdakaorantz zihoan furgoneta bat atzeman du eta bertan zihozen lau lagunak atxilotu ditu. Ertzaintzak ibilgailuak gainkarga zeramalako atzeman du.
 
Furgoneta miatzean hagak, latoizko pieza metalikoak eta txirbila-zakuak topatu dituzte. Atzo Soraluzeko enpresa batean (enpresaren izena ez dute argitaratu) lapurreta salatu zuten. Furgonetan zeramaten materialaren ezaugarriek atzo Soraluzen salatu zen lapurretarekin lotu dute.
 
Miaketaren ostean, furgonetan zihozen lau lagunak atxilotu dituzte, 20-35 urte bitartekoak denak, indarrez egindako lapurreta leporatuta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.