"Herriko Merkatarientzat Berrikuntza Foroa" egingo da bihar udaletxean

plaentxia_com 2009ko urr. 19a, 15:22

Begoña Arkotxa hizlariak gidatuko du Debegesak antolatutako foroa.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Merkatariei zuzendutako Berrikuntza foroa antolatu du Debegesak, bihar, 14:30etatik 16:30etara udaletxean. Begoña Arkotxak zuzenduko du eztabaida, bi helburu nagusirekin: batetik, enpresak berrikuntzarekiko duen egoera eta profilaren inguruko hausnarketa egiteko elkarpuntua topatzea eta berrikuntzekin zer ikusia duten esperientziak konpartitzea bestetik.
 
"Negoziatzen ikasteko" ikastaroa Eibarren
Datorren urriaren 27an eta 28an eta azaroaren  3an eta 4an, beste ikastaro bat emango du Debegesak Eibarko Portalea Kultur Etxean, doan. Ikastaroa boluntario eta irabazi asmorik gabeko kideei zuzenduta dago.
 
"Gatazkak konpontzen; ikasi negoziatzen: irabazi-irabazi paradigma berria elkarteetan" izenburupean, ikastaroaren helburua eguneroko bizitzan negoziatzen ikastea eta elkarteetan lidergo malguago bat eta pertsonak kontuan hartzen dituen ereduak ezartzen ikastea izango da. 
 
Informazio gehiagorako deitu Debegesara:  943 82 01 10 edo www.debegesa.com bisitatu.