Sorako kadeteek 5-0 irabazi die Mutriku-Txikiri

plaentxia_com 2009ko urr. 19a, 14:46

Erregionalek eta Kadeteek irabazi eta Jubenilek berdindu egin dute.

 
Herriko futbol taldeak nahiko fin ibili dira azken jardunaldian. Sorako Erregional taldeak Unben jokatu zuen Eibartarrak-en aurka eta garaipena lortu zuten 1-2-ko emaitzarekin. Eskuratutako hiru puntuekin, sailkapenean bosgarren egotetik bigarren postura jauzi egin dute (11 puntu dituzte). Hurrengo neurketa Anaitasunaren aurka izango dute.
 
Kadeteek ere garaipena lortu zuten Antzuolako zelaian Mutriku Txikiren aurka 5-0-eko emaitza borobilarekin. Zazpi puntu batu dituzte eta sailkapeneko laugarren postuan daude. Hurrengo jardunaldian hauek ere Anaitasunarekin lehiatuko dira.
 
Jubenilek ez zuten herritarrek adina zorte izan, bana berdindu baitzuten Argixaon (1-1) Urolaren aurka. Sailkapeneko egoera ez da besteena bezain samurra, lau punturekin azken aurren daude. Datorren neurketan Amaikak Baten aurka neurtuko dituzte indarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.