Sabin Mendizabalen aldeko manifestazioa gaur Plaza Barritik

plaentxia_com 2009ko urr. 15a, 13:34

Sabin Mendizabal soraluzetar gaztea gaur epaituko dute Madrilgo Audientzia Nazionalean.

Bere aldeko manifestazioa antolatu du gaur, 19:30etan, AAMk (Amnistiaren Aldeko Mugimendua)  "Gerra tribunalik ez!" lemapean. Plaza Barritik irtengo da manifestazioa.
   
Lagunen babesa
Goizeko 02:00etan Soraluzetik autobusa leporaino beteta irten da Madrileruntz, 50 lagun inguru herritarrari babesa ematera joan dira.
 
8 urteko espetxe zigorra
Fiskalak 8 urteko espetxe zigorra eskatzen du Mendizabalentzat, 2003an Ermuko PPren egoitzari egindako erasoarekin zerikusia izan zezakeela eta.
 
2006ko urtarrilaren 19an atxilotu zuen Mendizabal Ertzaintzak eta 20.000 euroko bermea ordainduta behin-behineko askatasunean utzi zuten.
 
Epaiketa goizeko 10:00etan hasi da eta gertutik jarraituko dugu atari honetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.