Domekan, Soraluzeko dantzariak, muttiko dantzen ikastaroan parte hartu zuten herritarrak eta beste, Lapurdin izan ziren. Arrangoitzen Muttiko eguna ospatu zen eta orain hiru urtetik ohitura bilakatu da Urratsentzat bertara irteera egitea.
Guztira 200 bat lagun bildu zituen jaiak, zahar, gazte eta ume, iparraldekoa zein hegoaldekoa. Okerrena, eguraldia izan zen, egun guztian ez baitzuen atertu eta aterpean egin behar izan zuten dantza.
Goizean eta arratsaldean egin zuten dantza, lelen minututik azkeneraino. Gehienbat muttikoen dantzak egin zituzten baina baita bestelakoak ere. Bazkalorduan kantuan jardun zuten, euskal kantu herrikoiak bertakoen soinua, txirula, panderoa eta bibolinak lagundurik.
{mosimage} |
{mosimage} |