Asteazkeneko ohiko saio aretoan, emakumeen indarkeriari aurre egiteko protokoloa aho batez onartu zen. Horrela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun planak aurrera egiteko modua izango du, emakumeen topagunearekin batera.
Itzaltze analogikoa
Bestalde, abenduaren 31n itzaltze analogikoa iritsiko da Debabarrenera. Horrela, LTDren (Lurreko Telebista Digitala) inguruan PSE-EEk aurkeztutako mozioa onartu egin zen. Modu honetan, pertsona nagusiek edo ezinduek hargailu digitalak eskuratu ahalko dituzte, lau urterako Estatuaren zesio bati esker.
Hori eskatzeko, talde onuradunen baten baitan daudela frogatu beharko dute: entzuteko edo ikusteko ezgaitasuna izatea, 80 urtetik gorako pertsona bakarrik edo 80 urtetik gorako pertsona batzuekin bizitzea adibidez.