Bizikaleko zozketaren irabazlea agertu da eta jaso du saria

plaentxia_com 2009ko urr. 7a, 21:59

Juanito Galarragari egokitu zaizkio 600 euroak. (Argazkian Juanito Galarraga (eskumatik bigarrena) Venancio frutategiko langile eta Bizikaleko kideekin)

 
 
 
 
 
 
Beste egun bat gehiago joan balitz Juanito Galarragak saria galdua izango zuen. Ordea, orduan konturatu dira etxean zenbaki saritua, 35368 zenbakia, eurek zutela. Pozik agertu da irabazlea: "Berandura arte ez gara konturatu gurea zela zenbaki saritua. Orain errifak gastatu behar!" dio pozik.
 
Galarragak hilaren 27ra arte du saria gastatzeko epea. 600 euroak 10 euroko errifetan jaso ditu Bizikale merkatari elkartearen dendetan gastatzeko.