Atzo, Soraluzeko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak Soraluzeko ahotsak proiektua beste urte bete luzatu dute.
Hitzarmena 2010eko abendura arte sinatu dute eta epe horretan beste hamar hizlari elkarrizketatzeko asmoa dute. Soraluzen 2003an lanean hasi zirenetik, 40 hizlari, 60 zinta eta 492 pasarte grabatu dituzte dagoeneko.
Iazko ekainean aurkeztu zen Soraluzeko ahotsak proiektua eta atari honetan horren berri eman genuen. Ikusi hemen.