Atzo arratsaldean te tertulia izan zen Oreka Art aretoan, Sahararekin lotutako zikloaren barruan.
"Saharar herriaren egoera" izan zuten hizpide bertaratutako hogei lagunek. Te beroa eskaini zuten eta Sahararen herriaren egoeraz egin
zuten berba bi ordu inguruz.
Klemen Corredera ermuarraren "Sahara,
loreak basamortuan" argazki erakusketa ere areto horretan dago eta bertakoen argazkiek, teiak eta tertualia gaiak Sahara gertuago sentitzen lagundu zuten.
Astean zehar Sahararen aldeko zikloak jarraitu egingo du, eguenean eta zapatuan.
{mosimage} |
Eguena 8
19:30etan udaletxeko saio aretoan: "El Sahara no se vende" filma.
Zapatua 10
12:00etan Plaza Barrian: Henna tailerra haur eta gaztetxoentzat
13:00ean Plaza Zaharrean: Maliko musika tailerra "Batu" eta ondoren, kus-kus dastaketa
18:00etan liburutegiko atarian: Magia ikuskizuna, "Zaki magoa".
Bestalde, "Sahara, loreak basamortuan" Klemen Correderaren argazki erakusketak urriaren 11ra arte zabalik iraungo du.