Negarrik Ez!! egunean bazkaria, erromeria eta kontzertu sorta

plaentxia_com 2009ko urr. 1a, 13:08

Zapatu honetan Sabin Mendizabal soraluzetarrari elkartasuna adierazteko jaia antolatu dute gaztetxean.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoiarekin hasiko da Negarrik Ez!! Eguna. Iluntzeko 19:00etan erromeria ekainiko du ZERO7 musika taldeak. Gauean musikak jarraitu egingo du Rotten Teenagers bergararrekin eta euren disko berria aurkeztuko dute. Ostean, Junzaitxetxera herritarrek punk-rock doinuak joko dituzte. 
 
Ekintza guztiak Soraluzeko Gaztetxean izango dira eta bertan bildutako dirua Mendizabalek Madrilen izango duen epaiketako gastuak aurrezteko erabiliko da.
 
Bazkarian izena emateko: Arranon, Gaztelupean edo Gaztetxean. 
 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.