Corredera ermuarra iazko aste santuan bertara joan zen, etxean hartzen duen Mahmud sahararraren familia eta bizilekua ezagutzera.
200.000 errefuxiatu dira Argeliako Tindufen bizi diren sahararrak.
Hori dena argazkietan jaso du eta barixakutik aurrera eta bi astez "Basamortuko Loreak" erakusketa ipiniko du Oreka Art areto berrian
Horrez gain, egitarau potoloa antolatu da Sahararen alde Soraluzeko Udalaren babesarekin:
Barixakua 2
Clemen Correderaren "Basamortuko Loreak" argazki erakusketaren irekiera, Oreka Art erakusketa aretoan, Gabolats kalean.
Urriaren 16ra arte, astelehenetik barixakura 18:30etatik 21:00etara.
Martitzena 6
18:30etan Te tertulia Oreka Art-en.
Eguena 8
"El sahara no se vende" filmaren emankizuna.
Zapatua 10
12:00etan Henna tailerra.
13:00ean Kus-kus dastaketa.
18:00etan Magia ikuskizuna.