Erregionalek garaipenari eutsi diote

plaentxia_com 2009ko ira. 28a, 14:17

Asteburuan jokatu diren partiduetatik erregionalena izan da garaipen bakarra, Amaikak Bati 2-1 irabazita.

 
 
 
 
 
 
 
 
Sorako Erregional preferenteak 2-1 irabazi zuen Amaikak Baten aurka. Eskuratutako hiru puntuek hirugarren postura igo ditu. 6 puntu ditu, Elgoibarrek moduan. Hurrengo jardunaldia Aretxabaletaren aurka izango dute.
 
Jubenilek ez dute hain zorte ona izan, Eibartarrakek 3-0 irabazi baitzien Unben. Horrela, laugarren daude 3 punturekin. Hurrengo jardunaldia
Aretxabaletaren kontra izango dute.
 
Kadeteek berriz, berdinketarekin konformatu behar izan zuten, Elgoibarren aurkakoan 3na berdindu eta gero. Puntu bakarra dutela, sailkapenean seigarren daude.
 
Logroñoko San Mateo torneoan Laskurainek bat irabazi eta bestea galdu egin zuen:
 
Ibai Perez - Laskurain 11
Urrutikoetxea - Argote 18
 
Capellan - Laskurain 18
Chafee - Mendizabal 13