Soraluzeko gudariak omenduko dituzte bihar Karakaten

plaentxia_com 2009ko ira. 25a, 16:21

Bihar Karakaten herriko gudariei omenaldia egingo zaie eta arratsaldean, eskualdeko gudarien aldeko manifestazioa izango da Eibarren. 

 
 
 
 
 
 
 
Domeka honetan, hilak 27, Gudari Eguna ospatuko da eta eskualde mailan hainbat ekitaldi izango dira horren harira. Horiekin bat egiteko deia egin du herriko ezker abertzaleak.
 
Bihar, zapatua, Karakaten omenaldia egingo zaie herriko gudariei eguerdiko 12:00etan. 
 
Arratsaldeko 19:30etan eskualdeko gudarien omenezko manifestazioa izango da Eibarren, Gudarien Plazatik abiatuta. Bertara autoz joateko, arratsaldeko 19:00etan Erregetxean biltzeko deia egin da.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.