Gaur goizean, Ertzaintzak Soraluzeko Gaztelupe tabernako presoen aldeko kartelak kendu ditu. Tabernako jabeak azaldutakoaren arabera, kartelak sarrerako atean itsasirik zeuden eta herriko preso politikoen irudiak agertzen ziren bertan, Plaza Barrian margotuta zegoen hormairudi bera, zehazki.
Bestalde, taberna kanpoko horman itsatsirik zeuden amnistiaren aldeko batzordearen kartel bat (Jon Antza etakidearen desagerpena salatzeko manifestazioaren iragarkia) eta joan den maiatzaren 21eko greba orokorrera deitzen zuten Segiren kartela ere kendu dituzte.
"Ez dakit ze kartel dauden, ezta nork ipini dituen"
Goizeko 9:00etan Ertzaintza Gaztelupe tabernan sartu da. Tabernako jabeari kartelen inguruan galdegin ostean identifikatu egin du: "Galdetu dit ea nik ipini ditudan kartelak. Nik ezetz erantzun diot, ez baitaukat ideiarik zein kartel dauden ez eta nork ipintzen dituen. Orduan NANa eskatu dit eta identifikatu eta gero alde egin du" azaldu du jabeak.
Santiago-Santana jaietan ere bai
Atzo Ertzaintza herrian ibili zen antzeko kartelak kentzen. Santiago-Santana jaietan ere presoen kartel eta hormairudiak kendu eta ezabatu zituztela herritik.
"PSOE=GAL" eta "Non dago Jon" mezuak Sole del Bosqueren etxe atarian
Bestalde, ETAren aldeko eta PSOEren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu
dira Soledad del Bosque zinegotzi sozialistaren etxe azpian. Udaletxean eta kiroldegian ere agertu dira antzeko pintaketak.
{mosimage} |
{mosimage} |