III. Marraskilo Tour eguraldiaren gainetik

plaentxia_com 2009ko ira. 22a, 13:49

Joan den zapatuan egin zen III. Marraskilo Tour mendi itzulia. Eguraldi petralari aurre egin zioten partaideek.
 

Zapatuko eguraldi nahasia kasu, askok etxean geratzeko erabakia hartu zuten. Azkenean, izena emadakoen erdia izan zen, gutxi gora behera, Marraskilo Tour mendi itzuliaren hirugarren edizioan parte hartu zuena. Hala ere, giro onean egin zituzten ibilaldiak zeuzkan 35 kilometroak. 
 
Goizeko seiretan, oraindik gauez zela, abiatu ziren mendizaleak Plaza Barritik. Sagar-errekan gora egin eta mendialde biak zeharkatuta, Boskoittitik behera egin eta Plaza Barrian amaitu zuten. Bidean hornidura postuek indarrak berreskuratzen lagundu zien eta 15:00etan, bazkaria egin zuten. Bazkalostean, triki-poteoa izan zen herriko kaleetan zehar.
 
Hurrengo urtekoaren zain gelditzen gara!
 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.