UDALA
Aparkaleku berriak udazkenean
Udazkenetik aurrera herriko sahiesbideko bideetako bat behin betiko aparkaleku bihur liteke, jaietan egin ohi den moduan. Bertan 172 autorentzat aparkalekua dago.
Halaber, baliteke astebarruan herri barruko trafikoa ixtea baita zentrua zenbait orduz ixtea ere, (13:00etatik 07:00etara) Zubi Nagusia, Santa Ana, Kalebarren eta Gabolatz oinezkoentzat erreserbatuz.
Hau guztia irailean argituko du Udalak.
Udal gobernu taldea memoria historikoa berreskuratzen
Udal gobernuak soraluzetarrei deia egin die gerra zibileko memoria historikoa berreskuratzen laguntzeko. Herriko frogak batu, hura biziraun zutenekin elkarrizketak egin edo senideei kontsulta eginez. Debagoienan badago gerra zibileko memoria osatzen lanean Intxorta izeneko elkartea.
Parte hartu nahi duenak 943 75 30 43 telefonora deitu.
KIROLAK
LXIII. Sora Txirrindulari Sarian Unai Itziarte irabazle
Aurtengo edizioak 89 kilometroko luzera izan zuen eta 116 txirrindularik hartu zuten parte. Liderraren mailota Ibai Salasek lortu zuen.
Sailkapena:
1. sailkatua: Unai Intziarte (ACECHE)
2. sailkatua: Peio Goiocoeche (CONSTRUCCIONES BALTAR)
3. sailkatua: Jon Odriozola ( ACECHE)
Gainontzeko sariak:
Mendiko saria: Unai Intziarte (ACECHE)
Taldekakoa: ACECHE
Sari lokala: Peio Goicoechea (CONSTRUCCIONES BALTAR)
Soraluze FT-k Antzuolan entrenatuko du
Futbol denboraldiari aste batzuk barru ekingo zaio eta Ezoziko zelaiko lanak iraun bitartean. Beraz, herriko taldeak Antzuolan entrenatuko dira. Udazken honetan hasi eta hiru hilabetez iraungo dute lanek. 800.000 euroko aurrekontua belar artifiziala, argiketa instalazioa, ura eta aldagela modularrak ipintzeko erabiliko da.
SAREAN
KZguneak ordutegi eta mintegi berriak ditu
Ikasturte berrira begira Soraluzeko KZgunea ostegunetan egongo da zabalik 16:00etatik 20:00etara. Mintegi berriak prestatu dituzte irailerako. Besteak beste, Skype, Google, Blogger, Megaupload, Softonic, eta Flickr aplikazioen erabilera irakatsiko da.