Gaurko plenoko gai potoloak Ezoziko futbol zelaia berritzeko proiektua onartu eta kontratazio espedienteari hasiera ematea dira. Izan ere, luze jotzen ari dira futbol zelaiaren berrikuntzen gora-beherak. Lanen aurrekontua 800.000 eurokoa da, 400.000 euro Udalak ipiniko ditu, 250.000 euro Aldundiak eta 150.000 euro Gipuzkoako Futbol Federazioak.
Lan hauekin zelaiaren egoera kaskarra hobetu nahi da, belar artifiziala eta argiketa instalazio berria ipini, ura eta aldagela modularrak instalatuko dira.
Eztabaidatuko diren gainontzeko gaiak:
-2008ko Aurrekontuaren Kontu Orokorra onartzea,
-Udaleko zinegotzi hautetsiek hondakinen errausketen inguruan aurkeztutako mozioa,
-EAJ-PNV, EA, PSE-EE eta PP udal taldeek ETAren azken atentatua gaitzesteko aurkeztutako mozioa.