Pil-pileanek orain hiru urtetik udako argazki lehiaketa antolatzen dihardu. Bertan parte hartzeko epea uztailaren 29an zabaldu zen eta datorren irailaren 22an itxiko da. Beraz, denbora baduzue erretrato dotoreenak aukeratu eta bidaltzeko. Irabazleak nekazal etxe batean asteburuko egonaldiaz gozatuko du.
Parte hartzeko bi bide:
e-postaz: aldizkaria@pilpilean.com
edo ohiko postaz: 27. postakutxatila, 20590 Soraluze
Ostantzean, Pil-pileanen bertan entregatu.