Datorren denboraldian Erregional nesken talderik ez da izango

plaentxia_com 2009ko uzt. 22a, 21:44

Pasa den denboraldian estreinekoz osatu zuten taldea eta denboraldi ezinhobea jokatu zuten. (Argazkian, igoera faseko finaleko eguna)

 
 
 
 
 
Jesus Juan Benito Soraluze Futbol Taldeko presidenteak hedabide honi adierazi dio Sorako Erregional neskek ez dutela talderik izango datorren denboraldian. Antza danez, taldekide batzuk kanpora ikastera joango dira hurrengo urtean. Horien faltan ezinezkoa egin zaie gutxieneko jokalari kopurua lortzea.
 
Iaz denboraldi oso txukuna egin zuten igoera fasea ere jokatuz. Tamalez, ezingo diote iazko lorpenei jarraipenik eman. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.