Jaietako muntaketak hasi dira

plaentxia_com 2009ko uzt. 21a, 13:41

Hiru egun baino ez dira falta herriko jaien hasierarako eta prestakuntzak hasi dira.

Gaur goizean Zubi Nagusian eszenatokia ipintzen hasi da brigada. Bertako lorontzi eta eserlekuak erretiratzen ari dira lekua egiteko.
 
 
Erregetxean ere barrakak ipintzen hasiak dira dagoeneko.
Jaiak hurbilago ditugun seinale! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.