Orduan erabakiko dira txapelketako lehenengo lau postuak. Irabazle eta irabazle ordearen postuetan Alana Berraondo eta Amaia Amor bikotea Jasone de Po eta Ainhoa Izagirreren aurka neurtuko dira (Olatz Garroren ordez jokatuko du). Bestalde, 3. eta 4. postuen lehia Hiart Arluziaga eta Maialen Elizburu bikotearen eta Ireber Iriondo eta Irati Iñurrieta (Ainhoa Ladronen ordez arituko da) bikotearen artean izango da.
Aurretik emakumeen barru txapelketa herrikoia izango da eta nahi duen orok jokatzeko aukera izango du. Finala jokatu eta sari banaketaren ostean afaria egingo dute parte hartzaile guztiek Txurruka Jatetxean.
Laugarren edizio honetan inoizko parte hartze handiena egon da; guztira hamasei bikote.
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |
{mosimage} |