Jaietako egitarauaren azaleko irudia gaur erakutsiko dute

plaentxia_com 2009ko uzt. 2a, 13:47

2009ko Santiago-Santa Ana Jaietako Kartel Lehiaketako sari banaketa egingo da gaur, iluntziko 19:00etan Kiroldegiko Erakusketa Aretoan. (Irudian, aurkeztutako lanetako bat)

 
Helduen mailan 10 parte hartzaile izan dira eta haurrenean 200 inguru. Lan denak ikusteko aukera izango da datozen egunetan. Gaur eta bihar, 19:00etatik 20:30era eta zapatuan 12:00etatik 13:30era erakusketa zabalik egongo da.
 
 
{mosimage}
Iazko irabazlea Silvio Vaz izan zen, eta bere lanak hartu zuen egitarauko azala. Gaur esango dute aurtengoak zein irudi eramango duen azalean, baita umeen saileko irabazleak zeintzuk izan diren ere.