Herriko musikariak Beizamako jaietan

plaentxia_com 2009ko eka. 26a, 13:34

Gaur gauean Ane eta Eguzkiñe trikitilariek eta Revelphone boskote rockeroak Beizamako jaiak alaituko dituzte. 

Bihar bestalde, Xero Xiette erromeria taldea ariko da. Beraz, aitzakiarik ez da faltako asteburuan herriko taldeak gertutik jarraitu eta Beizamako jaiez gozatzeko.
 
Revelphone duela lau urte sortutako taldea da, Iosu baxuan, Juan baterian, Joanes gitarran, Gaizka gitarran eta Asier gitarran. Beraien webguneak dioenez, rock alternatiboa lantzen dute.
 
{mosimage} 
 
 
Xero Xiettek 2006an ekin zion bere ibilbideari, lagun talde batek erromeria giroko taldea osatzea erabaki zuenean. Arratek, Ugaitzek eta Ariannek ahotsa, Unaik soinua, Loiolak bateria, eta Anderrek bajua.
 
{mosimage}