Hasiera batean harrobian lan egingo zuela uste zen arren, bere ibilbide onari esker soraluzetarra Lorenen agindupean ariko da gutxienez, bi denboraldiz. Hala ere, formazio taldeetan ere lagunduko du, bereziki jubeniletan. Talde aldaketarekin Ilusio handia erakutsi du, realean lan egitea "ohorea" izateaz gain "erantzukizun handia" ere badela gehituz.
Javi Perez, 1997an Eibarko behe-mailetako taldeekin hasi zen. Handik bi urtera, idazkari tekniko lanetan hasi eta apurka-apurka estatu mailan bidea egiten joan zen. Eibarren izan zen garaian, berak erakarri zituen Joseba LLorente, Kike Mateo, Almunia edo zeditutako Silva (Valenciatik) eta Iraizoz (Espanyol). Iaz Alavesen aritu zen.
Argazkia: Diario Vasco