Atxotegi eta Loiola Debarroko Pilota Txapelketako garaile

plaentxia_com 2009ko eka. 23a, 16:05

 Aitor Atxotegi soraluzetarrak eta Eneko Loiola elgoibartarrak, Salaberria eta Irureta elgetarrei 22-21 irabazi die.

Emaitzak erakusten duenez, ondo borrokatutako partidua izan da. 13-21 galtzen hasi da bikotea, baina tanto bat bestearen atzetik egin eta txapelketa eurena egin dute. Beste kategorietan, kadeteetan Gallastegi eta Rezusta bergararrek irabazi dute; jubeniletan, Bolina eta Agirregabiria arrasatearrek osatutako bikoteak.