San Andres jaiak dagoeneko ate-joka

plaentxia_com 2009ko eka. 18a, 16:16

Uztailaren 11, 12 eta 13an San Andres auzoko jaiak ospatuko dira. 

Lehenengo eguna -Gazte Eguna-, sagardo jaia, herri afaria eta Beste Bat eta Darling Shoes talde soraluzetarrak girotua izango da.
Domekan, mezaren ostean Mendotz eta Bixkai trikitilariak, I. Eizagirre eta I. Gurrutxaga bertsolariak jardungo dira. Arratsaldez, harrijasotze txapelketa eta zezentxoak izango dira.
Astelehena, auzokoen eguna izango da eta auzokoek bazkaria egingo dute Lizaso, Egaña eta Murua bertsolariekin.
 
Oharra: Herri afarirako txartelak uztailaren 8ra arte eskura daitezke, 16 eurotan Gaztelupe, Gila eta Arrano tabernan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.