Soraluzeko musikari hasiberrien kontzertua parrokian

plaentxia_com 2009ko eka. 16a, 15:33

Bihar, hilak 17, instrumentuak ikasten hasiberriak diren ikasleek "Nire lehen kontzertua" delako emanaldia eskainiko dute.

Ondoren, diplomak banatuko zaizkie musika eskolako ikasleei. Ekitaldia parrokiako aretoan izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Bestalde, ostiralean musika eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskainiko dute Plaza Zaharrean, gaueko 22:00etan hasita.
Aipatu, oraindik matrikulazio epea zabalik dagoela ekainaren 22ra bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.