Etxez-etxeko laguntzailea behar da

plaentxia_com 2009ko eka. 12a, 14:27

Soraluzeko Udalak 2009. urteko Enplegua Sustatzeko Programaren barruan, etxez etxeko laguntzaile lanpostua betetzeko asmoa dauka, ondorengo baldintzen arabera:
 

Lanaren ezaugarriak:
Ezintasun, gaixotasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen zainketa.
¨ Betebehar orokorra:
Eibarko Enplegu Bulegoan izena emanda izatea 2009/5/11 baino lehenago.
¨ Betebehar espezifikoak:
Eskarmentua adineko personak zaindu eta tratatzen.
Euskaraz hitz egiteko gaitasuna.
Gida-baimena izatearen komenigarritasuna.
Soraluzen erroldatuta egotea 2009/5/11 baino lehenago.
¨ Lan-baldintzak:
Hiru hilabeterako aldi baterako lanaldi partzialeko lan-kontratua (%75), Ordutegia: 9,00etatik 14,15era.
¨ Harremanerako bidea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek beren eskaerak Eibarko Enplegu Bulegoan edo Soraluzeko Udaletxean aurkeztu behar dituzte, edota posta elektronikoz boe2003010nem.es helbidera bidali, 1963 erreferentzia aipatuz.
¨ Eskaerak aurkezteko epea:
2009ko ekainaren 26a arte, azken egun hau barne.