Aranzadi, Kutxa eta Soraluzeko Udaletxeari esker antolatu da auzolandegia. Bertan 15-18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute, inguruko trikuharriak garbitu eta Karakate zeharkatzen duten mendi bideak egokituko dituzte, baita abenturazko kirolak burutuko ere. Arratsaldero ekintza eta txango ugari antolatu dira gazteentzako, besteak beste, Mutriku-Deba-Zumaia Flyscha, Aranzadiko teknikariekin espeleologia eta Luberrira bisitak.
Auzolandegira animatzen denak Gaztekutxa txatelaren titularra izan behar du. Prezio osoa 150€-koa da, pentsio osoa barne. Izen emateko www.kutxasocial.net webgunean sartu.