XVI. Kaleko Margo Lehiaketako lanak erakusketa aretoan ikusgai daude

plaentxia_com 2009ko eka. 2a, 14:09

Herriko kaleetan zehar egin zen margo lehiaketan 24 margolarik hartu zuten parte.

Bi kategoriatan banatu ziren sariak. Haurren kategorian, lehenengoa Afrika Fernandez kantabriarra izan zen. Haren atzetik Silvia Loscos eta Iosu Benito herritarrak geratu ziren. Helduen kategorian saridunak kanpokoak izan ziren. Irabazlea, Angel Civera zaragozatarra eta haren atzetik Javier Igoa lesakarra eta Jose Ramón Guerra gorlizdarra.


Lehiaketara aurkeztu ziren lanak ikusi nahi dituenak horretarako aukera izango du gaurtik zapatura bitartean kiroldegiko erakusketa aretoan. Astebarruan 19:00etatik 20:30etara eta zapatuan 12:00etatik 13:30etara.