Hasteko, gaur Plazatik Gaztetxera bertso saioaren 8. edizioa izango da gaztetxean. Eneko Beretxinaga soraluzetarra, Hodei Iruretagoiena, Mikel Olaizola, Maialen Belarde, Peru Vidal eta Egoitz Alkorta bertsolariek hitzekin eta doinuekin jolastuko dute. Afaria 20:30etan izango da eta bertso saioa 22:00etatik aurrera.
Erregionalen partidua, truke azoka eta AHT EZ eguna zapatuan
Bihar zapatua, goizeko 11:00etan hasita, AHT EZ eguna ospatuko da. Antzerkia, triki-pegada-poteoa, bazkaria eta gauean kontzertuak gaztetxean Kalaña, La araña espongiforme eta KKK taldeen eskutik. Bihar zapatua, truke azoka izango da Plaza Barrian eguerdiko 12:00etan. Bestalde, SORAko erregionalek Ezozin Kostkas hartuko dute arratsaldeko 17:00etan.
Haurren Euskal Jaia domekan
Domeka ere ospakizunez beteriko eguna izango da. Haurren euskal jaia goizeko 10:30etan hasiko da, herriko dantzariek talde gonbidatuei egingo dien harrerarekin. Hamarretakoa egin eta gero, 11:30etan kalejiran herrian zehar ibiliko dira dantzari eta txistulariak. Ordu bete beranduago, Alardea izango da Plaza Zaharrian eta 13:30etan dantzariak etxeetan banatu eta bazkaldu egingo dute. Bien bitartean arduradun eta txistulari, kalejira-poteoa egingo dute trikitilarien musikaz. Plaza Zaharrean Alardea izango da 17:00etan eta buruhaundiekin amaituko da eguna.
{mosimage} |
{mosimage} |
Bergarako jaietarako autobus zerbitzu bereziak
Bergarako Udalak gaueko autobus zerbitzu bereziak ipini ditu Pentekostes jaietarako. Zerbitzuak gaur, barixakua 29 eta bixar, sapatua 30 izango dira, beheko taulan adierazten den ordutegian.
Eibar-Bergara |
00:00 |
01:00 |
02:00 |
03:00 |
04:00 |
05:00 |
06:00 |
Beragara-Eibar |
0:25 |
1:25 |
2:25 |
3:25 |
4:25 |
5:25 |
6:25 |