BHI-ko ikasleek energiaren inguruko azterketak aurkeztu dituzte

plaentxia_com 2009ko mai. 28a, 14:14

Soraluzeko BHI-ko 103 ikaslek energiaren inguruan azterketak egin dituzte ikasturtean zehar eta atzo, proposamenak Udalean aurkeztu zituzten.

 

Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan egin dituzte ikerketok, eta finean, herriko energiaren egoera hobetzeko lanak prestatu dituzte. Horretarako, herriko eta ikastetxeetako diagnostikoa egin dute.

 

Urte guztiko lanaren emaitza da atzokoa. Hamairu proposamen aurkeztu zituzten ikasleek, besteak beste, garraio publikoaren maiztasuna handitu eta energia berriztagarrien alde egiteko. Udaleko ordezkariek eskerrak eman zizkieten ikasleei egindako lanagatik. Datorren urtean beste gai bat izango dute aztergai.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.