120 euroko isuna desobedientzia zibilagatik

plaentxia_com 2009ko mai. 27a, 14:17

Lehen zazpi soraluzetarren ondotik, herriko beste bi lagun epaitu zituzten atzo AHTaren kontrako ekimenengaitik.

Hain zuzen ere, Arrasaten lurren desjabetzean egindako protestetan parte hartzea leporatzen zieten aipatutako gazteei. Epaiketa Bergaran izan zen eta gazteek 120 euroko isuna ordaindu beharko dute desobedientzia zibilagatik. 
 
 
 
 
Zapatu honetan, hilak 30, AHT EZ EGUNA ospatuko dute gaztetxean. Jardunaldi antidesarrollistei amaiera emateko ekitaldia izango da eta egun osoko egitarau prestatu dute antolatzaileek:
 
Zapatua 30, AHT EZ EGUNA:
11:00etan Antzerki ekintza tailerra
13:30etan Triki-Pegada-Poteo
14:30etan Bazkaria
20:00etan Antzerkia
22:00etan Kontzertuak:
Kalaña, la araña espongiforme
KKK