Pasa den domekan, gimnasia erritmikoko
erakustaldia izan zen kiroldegian. Herriko gimnastek parte hartu
zuten eta horiez gain, Eibarko, Urretxuko, Markinako eta Mutrikuko
gimnastak izan ziren eta topaketan 150 haur inguru bildu ziren.
Sorako erregional taldeak Kostkas
hartuko du
Azken jardunaldian Sorako erregional
taldea 1-3 gailendu zitzaion Usurbili. Orain beraz, promozioa
jokatuko du Donostiako Kostkas-Miren Bihotzaren aurka. Irabaziz gero,
lehen maila erregionalera igotzeko aukera izango du.