130 motorzalek ospatu zuen Motoclub Plaentxiren 12.urteurrena

plaentxia_com 2009ko mai. 25a, 17:14

Soraluzeko motorzale elkarteak 12 urte bete ditu aurten eta atzo egin zuten ospakizuna.

 

 

 

 

 

130 motorzale elkartu ziren, Soraluzen hasi eta Eibar-Ermua-Berriz-Ondarrua-Mutriku-Elgoibar motor gainean igaro zituzten eta Soraluzen amaitu zuten bira.

 

Egun guztian eguraldi nahasia izan zen arren, sirimiri leuna baino ez zuten izan motor birak iraun zuen denboran. Ondoren, urteroko baba-jana egin zuten frontoian. Antolatzaileen hitzetan, giro ezinhobean pasatu zuten eguna, gainera, inguruko lagunak ere inguratu ziren urteurrenera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lagun motorzaleak.

 

{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}