Belceblues taldearen kontzertu didaktikoa kapillan

plaentxia_com 2009ko mai. 15a, 16:07

Gaur, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan Belceblues taldeak kontzertu didaktikoa eskainiko du kapillan.

Bergarako talde honek, blues estiloaren inguruko kontzertu didaktiko-praktikoa eskaintzen du.
 
 
 
 
Ikaslearen partehartzea bultzatzen dute emandako azalpen teoriko guztien adibide praktikoekin, musika zuzenean eskainiz. 2005. urtean sortu zuten taldea eta hiru kidek osatzen dute: Asier Elorza, Ibon Larrañaga eta Oihan Vega.
Taldearen argazkiak, kantuak eta informazio guztia hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.